Terapia Okupazionala okupazioaren bidez osasuna eta ongizatea sustatzeaz arduratzen da. Helburu nagusia Esklerosi Anizkoitza duten pertsonak eguneroko bizitzako jardueretan parte hartzeko gaitzea du.
Noiz jo zerbitzu honetara?
- Eskua gogortuta daukat
- Ezin ditut lokarriak lotu
- Gauzak erortzen zaizkit eskuetatik
- Ezin dut ilea bakarrik lehortu
- Asko nekatzen naiz
- Ezin ditut botoiak lotu
- Besoak dardarka ditut, gauzak egin nahi ditudanean
- Geroz eta gehiago kostatzen zait etxeko lanak egitea
- Ez dut ezer sentitzen eskuan
- Ez naiz iristen goiko gauzetara
- Asko kostatzen zait bainuontzian sartzea
- Ezin ditut potoak ireki
- Asko kostatzen zait nire auzoan ibiltzea
- Eskua itxi egiten zait
- Jakiak ezin ditut zatitu laguntzarik gabe
- Sorbaldan min handia dut
- Geroz eta zailtasun handiagoa dut nire etxean independente izateko
- Ezin dut sinatu…
Zer onura ditu Terapia Okupazionalak Esklerosi Anizkoitza duten pertsonentzat?
- Goiko gorputz-adarren funtzionaltasuna handitzea eta hobetzea: mugikortasun globala, behatz eta eskuetako koordinazioa eta trebetasuna, indarra eta erresistentzia, motrizitate fina edo sentikortasuna
- Laguntza eguneroko jardueretan:
- Oinarrizkoak: mugikortasuna eta transferentziak, elikatzea, janztea, norbere garbitasuna…
- Instrumentalak: etxeko lanak, ordenagailua erabiltzea, dirua erabiltzea…
- Laguntza- eta irisgarritasun-produktuei buruzko aholkularitza:
o Erabiltzeko beharraren balorazioa
o Maneiuan trebatzea eta etxebizitza, lanpostua edo ingurunea egokitzeari buruzko aholkularitza