Hasi / Yo y la EM / Diagnostiko Berria / Esklerosi Anizkoitza badut, gidatu dezaket

Esklerosi Anizkoitza badut, gidatu dezaket

Seguru aski, hauxe da diagnostikoaren ostean sortzen diren galdera askotako bat. Erantzuna garbia da…

Esklerosi Anizkoitza badut, gidatu dezaket?

Seguru aski, hauxe da diagnostikoaren ostean sortzen diren galdera askotako bat. Erantzuna garbia da: hasiera batean, Esklerosi Anizkoitza izateak ez du eragozten erabilera partikularreko ibilgailuak gidatzea, baina horren berri eman behar zaie Probintziako Trafiko Buruzagitzari eta aseguru-etxeari.

Nola jakinarazten da?

Diagnostikoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazteko, neurologoaren txosten bat aurkeztu behar da. Txosten horretan, honako hauek jaso behar dira: miaketa klinikoa, egungo sintomatologia, gaixotasunaren bilakaeraren pronostikoa, agindutako tratamendua eta medikuaren ondorioa, dagozkion egokitzapenekin gida daitekeela dioena.

Ezohiko gidabaimena

DGTk balora dezake Esklerosi Anizkoitzak eta medikazioak eragina izan dezaketela gidatzean eta, hala badagokio, ezohiko gidabaimena eman dezakete, gehienez bost urteko baliozkotasunekoa.

Baimen horretan, dagozkion murrizketak eta egokitzapenak jasoko dira, digituetan, bai pertsonari, bai ibilgailuari, eta bai zirkulazioari dagozkionak (adibidez, baimendutako gehieneko abiadura).

Ezohiko gidabaimena eskuratzeko

  • Ez da beharrezkoa azterketa teorikoa berriro egitea, ez baita gidabaimena baliogabetzen.
  • Azterketa psikotekniko berezi bat pasa behar da, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak adierazitako zentroan.
  • Azterketa praktikoa berriro gainditu behar da, ibilgailua egokituta, behar izanez gero. Egokitzapenak egin badira, gomendagarria da autoeskolako eskola praktikoren batera joatea.

Ibilgailuaren egokitzapenak

Gaixotasunari buruzko txostena kontuan hartuta, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ibilgailuan zer egokitzapen egin behar diren ezartzen du, beraz, ezin dira aurretik egin.  

Tailer espezializatu batean beharrezko egokitzapenak egin ostean, ibilgailuak  azterketa teknikoa (IAT) gainditu behar du.

 

Medikatuta gidatu

EArako farmako batzuek eragina izan dezakete gidatzeko gaitasunean, haien erabilera-orrietan adierazten den bezala. Gainera, medikamentu jakin batzuek, maiz agintzen direnak, errepideko droga-kontrol batean positibo eman dezakete (cannabisean).

Hala eta guztiz ere, baimenduta dago farmako horiek kontsumitu ondoren gidatzea, baldin eta mediku batek agindu badu, helburu terapeutiko batekin, eta gidatzeko ardura eta arreta jartzeko gaitasunak aldatzen ez badira.

Horregatik, kasu horietan, gomendagarria da autoan txosten bat eramatea, medikamentua neurologo espezialistak gainbegiratuta hartzen ari dela adierazten duena, eta, batez ere, gidatzeko gaitasunaz jabetzea eta arduratsua izatea.

Oro har, txosten hori erakustean, isuna saihesten da. Ezartzen bada, errekurtsoa aurkez daiteke, irizpen medikoa aurkeztuta. Horrela, isuna baliogabetu egingo da, baldin eta gidatzeko gaitasuna aldatu ez bada eta norberaren edo beste pertsona batzuen osotasun fisikoa arriskuan jarri ez bada.

Kontuan hartzekoak:

  • Esklerosi Anizkoitza diagnostikatze hutsak ez du eragozten norberearen erabilerako ibilgailuak gidatzea.
  • Nahitaezkoa da Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraztea.
  • Derrigorrezkoa da ibilgailuaren aseguru-etxeari jakinaraztea.
  • Mediku-azterketa egin behar da, ibilgailua egokitzea beharrezkoa den ikusteko.
  • Azterketaren zati teorikoa ez da berriro egin behar, baina bai praktikoa, pistako proba bat eginda.
  • Ibilgailuak tailer espezializatuetan bakarrik egokitu daitezke, eta behin aldatuta, Azterketa Teknikoa (IAT) pasa behar dute.
  • Ezohiko baimenen indarraldia 5 urtekoa da.

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar