Nerabezaroan zazpi ordu baino gutxiago lo egiteak Esklerosi Anizkoitza izateko arriskua aregotzen du.
Heldu gehienek zazpi lo-ordu edo gehiago behar dituzte, eta antzeko ordutegian gauero. Eta ez da ordu kontua bakarrik. Beharrezkoa da kalitatezkoa izatea, ordutegi konstante batean, esnatzean atsedena nabaritzeko.
Orain arte ezagutzen ziren onurei (gaixotasunen maiztasuna murriztea, pisu osasungarria mantentzea, estresa gutxitzea eta gogo-aldartea hobetzea) Esklerosi Anizkoitza izateko prebentzioa gehitu behar zaie.
Lo prebentiboa
Stockholmeko (Suedia) Karolinska Institutuko Neurozientzia Klinikoko Departamentuak Journal of Neurology Neurosurgery & Psychiatry aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, nerabezaroan gutxi eta/edo gaizki lo egiteak Esklerosi Anizkoitza garatzeko arriskua areagotu dezake.
Ikerketa honen arabera, adin goiztiarrean egiten den lo indarberritzailea, funtzionamendu immunologiko egokirako beharrezkoa dena, gaixotasunaren aurkako prebentzio-faktorea izan daiteke. Ikertzaile-taldeak ondorio hori atera du, 20 urte bete ondoren diagnostikatutako esklerosi anizkoitza duten 70 urte arteko 2.000 pertsona baino gehiago aztertu ondoren. Zehazki, kalkulatzen dute 7-9 ordu baino gutxiago lo egiteak % 40 handitzen duela gaixotasun hori izateko arriskua, eta % 50 atsedenaldi ona izan ezean.
Ohitura onak
Ondo eta/edo nahikoa lo ez egitea dirudiena baino ohikoagoa da. Izan ere, kalkulatzen da 12 eta 15 urte bitarteko biztanleriaren % 93k ez duela lo-higiene onik. Bizitzako etapa bakoitzak bezala, horrek ere bere berezitasunak ditu. Nerabezaroan aldaketa fisikoak, psikologikoak, emozionalak eta sozialak gertatzen dira, eta horiek lo-ereduari ere eragiten diote. Adibidez, loa hasteko atzerapen normala gertatzen da, eta aurreko urteetan baino lo gehiago egin behar da. Gabezia horretan eragina du, halaber, teknologia erabiltzen hasteak, lo hartzea zailtzen baitu.
Gomendioak
Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.
Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.