Hasi / Yo y la EM / Ohiturak / Estresa Kudeatzeko Tailerra: Gakoak Esklerosi Anizkoitzarekin Bizi-kalitatea Hobetzeko

Estresa Kudeatzeko Tailerra: Gakoak Esklerosi Anizkoitzarekin Bizi-kalitatea Hobetzeko

Estresa Kudeatzeko Tailerra, Esklerosi Anizkoitzarekin bizi diren eta beren egunerokotasuna hobeto kudeatzeko tresna praktikoak bilatzen dituzten pertsonentzat pentsatutako topaketa.

Online saio bat ospatu genuen: Estresa Kudeatzeko Tailerra, Esklerosi Anizkoitzarekin bizi diren eta egunero hobeto kudeatzeko tresna praktikoak bilatzen dituzten pertsonentzat pentsatutako topaketa.

EA-rekin bizitzeak etengabeko ziurgabetasunari aurre egitea dakar, eta askotan, gure gorputza behar baino denbora gehiagoz alerta egoeran mantentzen da. Tailer honen helburua ez zen soilik erlaxazio teknikak ikastea, baizik eta estresaren mekanika ulertzea lan egin behar ditugun alderdiak zeintzuk diren jakiteko.

Tailerraren 4 Oinarrizko Zutabeak

  1. Estresak bi aurpegi ditu: Fisiologikoa eta Kognitiboa

Saioan zehar estresaren adierazpen desberdinak bereizten ikasi genuen:

  • Aktibazio Fisiologikoa: Gure gorputzak jasaten  duena (takikardia, gihar-tentsioa, urdailean korapiloa sentitzea, arnasketa bizia).
  • Aktibazio Kognitiboa: Gure buruan gertatzen dena (etengabeko kezka, gogoeta errepikakorra, oraindik gertatu ez diren arazoen aurreikuspena).

Gakoa estresa non sentitzen dugun identifikatzea da:  gure gorputza da azeleratuta dagoena ala gure adimena da?

  1. Gure garunaren bi “Moduak”

Ulertu genuen gure sistema nerbioak bi martxa dituen  ibilgailu baten antzera dabilela:

  • Modu Automatikoa (Ongizatea): Atseden, digestio eta konponketaren egoera naturala, non gure energia berritu egiten dugun.
  • Modu Alerta (Biziraupena): Mehatxuen aurreko defentsa egoera, non gorputza borrokatzeko edo ihes egiteko prestatzen den, energia-kantitate handia kontsumituz.

Arazoa: Sarritan, konturatu gabe, Alerta Moduan gelditzen gara eguneroko kezkengatik, etengabe jazarriak izaten ariko bagina bezala biziz.

  1. Esklerosi Anizkoitzan duen eragin zuzena

Zuzenean landu genuen zergatik den ezinbestekoa estresaren kudeaketa EA duten pertsonentzat. Modu kronikoan ” Alerta moduan” egoteak kostu biologiko nabarmena du. Kortisolak eta iraunkortasuneko tentsioak hauek eragin ditzakete:

  • Nekea areagotzea (gure energia azkarrago agortzen da).
  • Minak eta espastizitatea gehiago pertzibitzea.
  • Agerraldiakn nahas ditzaketen sentsazioak eragitea (deituriko “psuedo-agerraldinak”).
  1. Arnasketa Etengailu gisa

Ikusi  genuen, nahiz eta ezin diogun gure buruari lasaitzeko agindu (“Ez estresatu!” ez du inoiz funtzionatzen), gorputzaren bidez esku hartu dezakegula. Arnas Diafragmatikoak “eskuzko etengailu” gisa jarduten du eta gure garunari jakinarazten dio: “Seguru zaude, Alertamodutik  Modu Automatikora pasa zaitezke”.

Gorputzaren erreboluzioak murriztea gogoa lasaitzeko lehen urratsa da.

Ondorioa

Funtsezko Ideia bat eraman genuen etxera: estresa erreakzio naturala da, baina estresatuta bizitzea ez da derrigorrezkoa. ” Alerta Modua” noiz aktibatu dugun detektatzea ikastea gure energiaren kontrola berreskuratzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko lehen urratsa da.

Jaime Hazas ADEMBIko psikologoa

Tailerra galdu bazeneu edo berriro ikusi nahi baduzu, webinar osoa esteka honetan ikus dezakezu:

 

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar
adembi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.