Hasi / Albisteak / Ingurumen-faktoreak Esklerosi Anizkoitzean

Ingurumen-faktoreak Esklerosi Anizkoitzean

Ingurumen-faktoreak Esklerosi Anizkoitzean

Ingurumen-faktoreak Esklerosi Anizkoitzean

Genetika, eguzki-esposizioa edo dieta dira Esklerosi Anizkoitzean eragina duten ingurumen-faktoreetako batzuk. Modu isolatuan edo batera eragiten dute biokimikaren eta nerbio-sistemaren funtzionamenduan. Gaur egungo ikerketa zientifikoak horien guztien ebidentzia lantzen du, batez ere mikrobiotak gaixotasunaren bilakaeran duen eginkizuna.

 

Erretzea Esklerosi Anizkoitza izateko arrisku-faktorea

Erretzea Esklerosi Anizkoitza izateko arrisku-faktorea da, eta gaixotasunak azkarrago eboluzionatzeko faktorea da. Gainera, beste konplikazio batzuk agertzen laguntzen du, baita albo-ondorio handiagoak ere farmako batzuetan. Erretzaile pasiboen kasuan ere bai.

D bitamina eta bere eragina desgaitasun-eskalan

D bitamina oso garrantzitsua da immunitate-sistema erregulatzeko, eta eguzkia behar du sintetizatzeko. Biodonostiak egindako azterketetan, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen % 80k D bitaminaren balio eskasa dutela ikusi da. Ez dakigu eguzki-esposizio txikiagoagatik edo faktore-multzo batengatik. Gehigarriak hartuta, balioak normaltasunera iristen dira, baina epe luzerako azterketak behar dira, D bitaminaren eskasiak desgaitasun-eskalan eragiten duen ikusteko.

Mikrobiotak gaixotasunaren bilakaeran eragiten du

Mikrobiota gorputzean bizi diren mikroorganismoen multzoa da. Azalean, sudurrean, esteetan… daude. Gaur egun, ikerketak urdailean dauden bakterio eta mikroorganismo horietan  zentratzen dira.

Ia hatz-marka bat bezalakoa da, pertsona bakoitzak populazio jakin bat baitu. Funtzio metabolikoak, egiturakoak eta babesekoak betetzen ditu, oso garrantzitsuak, eta funtsezkoa da immunitate-sistemaren erregulazioan.

Harremana du nerbio-sistema zentralarekin, eta, horregatik, Esklerosi Anizkoitzarekin zerikusia duten ikerketa askoren gune da.

Gorputzeko beste organu bat da. Jaiotzean badugu eta egonkor egoten da lau urtetik, bizitzan zehar, antibiotikoak hartzen direnean izan ezik, adibidez. Zahartu ahala bere aniztasunak behera egiten du.

Mikrobiota osasuntsua askotariko mikrobiota da. Disbiosia -bakterioen desoreka- nerbio-sistema zentraleko dezente gaixotasunekin erlazionatzen da, esate baterako, Esklerosi Anizkoitza.

Zerk eragiten dio mikrobiotari?

Batez ere dietak, nahiz eta gaur egun medikazioaren efektuak aztertzen ari diren. Mikrobiota aldatu egin da azken 100 urteetan, janari prozesatu eta haragi-proteina gehiago jateagatik. Honen inguruan egindako ikerketek hainbat defizit antzeman dituzte, esate baterako, lekaleen eta zuntzaren kontsumoa, eta haragi gorri, alkohol, azukre eta koipeen kontsumo handia.

Zer egin daiteke mikrobiota aldatzeko?

Probiotikoak: Bakterio onuragarrien kontsumoak positiboki eragin lezake mikrobiotaren aniztasunean, baina oraindik ikertzen ari da.

Dieta aldatzea: ez dago dieta espezifikorik Esklerosi Anizkoitzarentzat, baina bai jarraibide osasungarri eta ezaguna, dieta mediterraneoa, gaixotasunean eragin dezakeena epe luzera.  Helburua osasuntsu jatea da, egoki eta orekatu jatea, lekale eta barazki gehiago eta haragi eta gatz gutxiago.

Gorozkiak transplantatzea: gaur egun, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen mikrobiota kolonizatu eta aldatzeko aukera bat ote den ikertzen ari dira, eta gaixotasunean eragina ote duen.

 

Iturria:

Ingurumen-faktoreak Esklerosi Anizkoitzean

https://www.youtube.com/watch?v=nA6uShGq7tY

David Otaegui. Biodonostiako Esklerosi Anizkoitzaren Taldea

Ez zaude bakarrik

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar
adembi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.