Hasi / Albisteak / ADEMBIk Begoña Rueda artatzeko gune berria jarri du martxan Zornotzan

ADEMBIk Begoña Rueda artatzeko gune berria jarri du martxan Zornotzan

Begoña Ruedaren izena izango du saioak, ADEMBIren sortzaileetako baten eta elkartearen ohorezko lehendakariaren omenez.

Gaur hasi da ADEMBIren arreta gune berriaren ibilbidea Amorebieta-Etxanon

Begoña Ruedaren izena izango du saioak, ADEMBIren sortzaileetako baten eta elkartearen ohorezko lehendakariaren omenez.

Proiektu honek Zornotzan , Durangaldea, Lea-Artibai, Arratia-Nerbioi eta Busturialdeko eskualdeetan bizi diren Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei zerbitzuak eta terapiak hurbiltzea du helburu.

 

Hainbat urtez, ADEMBIk Bilbon izan ditu bere zerbitzuak. Zentralizazio horrek zailtasun gehigarri bat ekarri die hiriburutik urrunen bizi diren pertsonei, batez ere errehabilitazio eta arreta espezializatuko zerbitzuetara ohikotasunez joan behar dutenean.

Gune berri hau martxan jarrita, ADEMBIk aurrerapauso bat eman du, arreta hurbilagoa, eskuragarriagoa eta pertsonen eta haien familien errealitatera egokituagoa eskaintzea.

Helburua da distantziak oztopo izateari uztea, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonek behar dituzten laguntza eta zerbitzuak eskuratzeko.

 

Autonomian eta ongizatean oinarritutako arreta

Espazio berriak pixkanaka arreta eta errehabilitazio zerbitzu ezberdinak barneratzea ahalbidetuko du. Hasiera batean aurreikusitako zerbitzuen artean, fisioterapia, arreta psikologikoa eta terapia okupazionala daude, betiere ikuspegi integral batetik eta pertsona bakoitzaren beharretan oinarrituta.

Irekiera progresiboa izango da , horrela  ADEMBIk zaio inguruko pertsonen beharrak bertatik bertara ezagutzeko , eta baliabidearen garapena errealitate horretara egokitu al izango du

 

Zure beharrak ezagutu nahi ditugu

Gune berri hau eskualdeko Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei entzuteko eta zein zerbitzu behar dituzten eta nola lagundu diezaiekegun hobeto ezagutzeko asmoarekin ere sortu da.

Zornotzan, Durangaldean, Lea-Artibain, Arratia-Nerbioin edo Busturialdean bizi bazara eta aurreikusitako zerbitzuak ezagutu edo zure beharrak helarazi nahi badizkiguzu, ADEMBIrekin harremanetan jar zaitezke:

📞 944 765 138
📧 kaixo@adembi.org

Gure taldeak zure eskaera jasoko du eta zurekin harremanetan jarriko da hurrengo pausoen berri emateko.

Ez zaude bakarrik

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar
adembi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.