Hasi / Albisteak / Nola prestatu zure neurologoarekin izango duzun kontsulta

Nola prestatu zure neurologoarekin izango duzun kontsulta

Nola prestatu zure neurologoarekin izango duzun kontsulta

Nola prestatu zure neurologoarekin izango duzun kontsulta

Neurologoarekiko bisita une erabakigarria da Esklerosi Anizkoitzarekin bizi direnentzat. Behar bezala prestatzeak diferentzia eragin dezake kontsultaren kalitatean eta gaixotasuna maneiatzeko alderdi garrantzitsuen ulermenean. Alde horretatik, pazientearen eta espezialistaren arteko lankidetza funtsezkoa da. Horrela, kontsulta gune segurua eta konfiantzazkoa bihurtzen da, gaixotasunaren prozesuan sortzen diren zalantza eta arazo guztiak tratatzeko.

 

Kontsultara joan aurretik

Garrantzitsua da sintomak jasotzea, galderak eta kezkak lantzea, medikazioari eta tratamenduei buruzko informazioa eguneratuta izatea, eta bizi-estiloko aldaketak identifikatzea.

 

  • Zalantzak prestatuta eraman. Neurologia-kontsultarako bisita eta bisita artean, denbora bat pasa daiteke. Garrantzitsua da aldi horretan sortzen diren galderak eta kezkak apuntatzen joatea. Egin nahi dituzun galdera guztiak jorratzea ziurtatzeko, erabilgarria izan daiteke era honetan antolatzea:

 

  • Gizarte-arloa: gizarte-interakzioetan eta ekitaldi edo jarduera komunitarioetan parte hartzeko galderak edo kezkak.

 

  • Familia-eremua: gaixotasunak familiari nola eragin diezaiokeen eta maite dituenei egoeraren berri nola eman jakiteko kezkak.

 

  • Eremu pertsonala: norberaren zaintza eta ongizate emozionala, bizi-kalitatea, eguneroko errutinaren aldaketak, autonomia eta erabakiak hartzearen ingurukoak.

 

  • Lan-eremua: gaixotasunak lanean nola eragin dezakeen jakiteko galderak, lan-egokitzapenak, lan-eskubideak eta EA lan-ingurunean maneiatzea.

 

  • Medikazioa eta tratamenduak: tratamenduei buruzko zalantza espezifikoak, sortzen ari diren tratamendu-aukerak, albo-ondorioak eta Esklerosi Anizkoitzaren kudeaketa medikoarekin lotutako edozein galdera.

 

  • Etorkizunerako plangintza: Esklerosi Anizkoitzari buruzko epe laburreko eta luzeko plangintza, etorkizunari buruzko kezkak, gaixotasunaren progresioari buruzko kezkak, erabakiak hartzea…

 

  • Detektatutako sintomak eta aldaketak erregistratu. Osasun-profesionalak erabaki onenak har ditzan, garrantzitsua da ahalik eta informazio gehien izatea. Gaixotasunaren maneiua bi aldeen kontua da.

 

  • Birgaixotzea eta sintoma iraunkorra bereizi. Agerraldi baten ondoren, sintoma berriak ager daitezke edo denbora batez okerrera egin dezakete. Beste sintoma batzuk etengabeak dira eta ez dira desagertzen. Bien artean bereizteak neurologoari lagundu egiten dio gaixotasunaren progresioa baloratzen.

 

 

Kontsultan

 

Funtsezkoa da zintzotasunez kontsultatzea gaixotasuna nola maneiatu.

 

  • Tratamendua dagokion bezala jarraitu ezean, neurologoak jakin egin behar du Esklerosi Anizkoitza duen pertsonari laguntzeko tratamendua betetzeko estrategiak taxutzen, erosoago bihurtzen, errutinara egokitzen edo tratamendu alternatiboak bilatzen.

 

  • Ez minimizatu jasaten diren sintomak eta sentitzen diren sentimenduak. Oztopo izan daiteke neurologoak arazo horiei irtenbide egokiak emateko.

 

  • Bigarren iritzia eskatu. Pertsona batzuk seguruago sentitzen dira, jasotako informazioari eta tratamenduei buruzko bigarren balorazio neurologikoa eskatzen badute.

 

 

Hurbilekoen babesa

 

Bisitetan lagunen edo senideen laguntza izatea oso lagungarria izan daiteke, bai gaixotasunaren garapenari buruzko lehen eskuko informazioa izateko, bai pertsonari zalantzak azaltzen laguntzeko.

 

Gainera, lagunen eta familiaren laguntza ezinbestekoa bada ere, batzuetan beharrezkoa da Esklerosi Anizkoitzaren alderdiak egoera berean dauden beste pertsona batzuekin partekatzea. Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei laguntzeko taldeei buruzko informazioa eska daiteke kontsultan.

 

Iturriak:

Naiara Pérez Ordoñez. ADEMBIko psikologoa

https://www.fem.es/

Ez zaude bakarrik

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar
adembi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.