Hasi / Albisteak / Txertoak eta esklerosi anizkoitza

Txertoak eta esklerosi anizkoitza

Gomendagarria da Esklerosi Anizkoitza duten pertsonak txertatzea?

Gomendagarria da Esklerosi Anizkoitza duten pertsonak txertatzea?

Txertaketa funtsezkoa da Esklerosi Anizkoitza duten pertsonentzat, izan ere, gaixotasun honen aurkako tratamenduek immunitate-sistemaren funtzioa murrizten baitute, infekzioak izateko arriskua areagotuz.

 

Deskribapena

Esklerosi Anizkoitza (EA) tratatzeko eraginkortasun handiko farmakoak agertzeak hobekuntza nabarmena ekarri du gaixotasunaren bilakaeran. Farmako horiek immunitate-sistemaren funtzioa murrizten dute, eta agerraldiak eta garuneko eta muineko lesioak murrizten dituzte. Baina, aldi berean, areagotu egiten da infekzioak izateko arriskua, eta horrek agerraldiak izateko arrisku handiagoa ekar lezake, baita aurretiko sintomak (sasi-agerraldiak) okertzeko arriskua ere, eta konplikazioak izateko arrisku handiagoa, ospitaleratzeari eta hilkortasunari dagokienez. Horregatik guztiagatik, Esklerosi Anizkoitza maneiatzean nahitaezkoa da txertaketaren bidez arriskuak prebenitzeko eta minimizatzeko estrategiak planteatzea.  

 

Txerto-motak

Txerto-mota desberdinak daude eta biak seguruak dira Esklerosi Anizkoitza dutenentzat:

  • Txerto bizi indargertuak: mikroorganismo biziz osatuak, hainbat prozeduraren bidez birulentzia galdu dutenak. Barizelaren, hirukoitz birikoaren (elgorria-errubeola-parotiditisa) eta sukar horiaren aurka ematen dira.
  • Txerto inaktibatuak: hildako mikroorganismo osoz edo horien zatiren batez edo material genetikoz osatuak, birulentziarako eta erreplikaziorako gaitasunik gabe. Gripearen, tetanosaren, hepatitisaren, giza papilomaren, pneumokokoaren, kukutxeztularen eta COVID-19aren aurka ematen dira.

 

Noiz txerta daitezke Esklerosi Anizkoitza duten pertsonak?

Gomendagarria da txertaketa tratamendua hasi aurretik planteatzea eta ahalik eta azkarren egitea, zeren eta txerto askok dosi bat baino gehiago behar dituzte, tartean hilabete batzuk utzita.

 

Txertaketa egoera berezietan

 

Nazioarteko bidaiak: helmugaren, bidaia-motaren eta pertsonaren ezaugarrien arabera aldatzen dira. Ia guztiak inaktibatuak dira, sukar horiaren eta ahotiko tifoidearen aurkako txertoa izan ezik, horiek indargetuak baitira eta, beraz, kontraindikatuak Esklerosi Anizkoitza tratatzen ari diren pertsonentzat.

 

Haurdunaldia: haurdun dauden Esklerosi Anizkoitza duten emakumeek haurdun dauden herritar guztien indikazio berberak dituzte. Txerto indargetuak bakarrik daude kontraindikatuta. Bereziki gomendatutako txertoak honako hauek dira: gripearen aurkakoa, COVID-19aren aurkakoa eta difteria-tetanos-kukutxeztularen aurkakoa.

 

Bizikideak: tratamendu immunosupresorean dagoen Esklerosi Anizkoitza duen pertsonaren bizikideek eta kontaktu estuek gripearen aurkako eta COVID-19aren aurkako txertoa jasotzea gomendatzen da. Garrantzitsua da, halaber, elgorriaren eta/edo barizelaren aurkako txertoa hartzea, Esklerosi Anizkoitza duen pertsona behar bezala immunizatuta ez badago eta harekin bizi direnek immunitaterik ez badute.

 

Cristina Llarenak berrikusia. Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko neurologoa

 

Ez zaude bakarrik

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar
adembi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.